ESTABLEZIMENDUEN MAPA

 
Mapa hau elkarlanean egindako lana da. Bertan, euskaraz bizitzen lagunduko diguten establezimenduak agertzen dira. Oraindik 2600 inguru baino ez ditugu eta askoz gehiago direla badakigu. Zure herri edo auzoko denda, taberna, jatetxe edo enpresaren bat falta bada, idatzi iezaguzu eta bertan gehituko dugu.

MINTZALAGUNEN MAPA



Euskara praktikan jartzeko beste era bat Mintzalagun edo Berbalagun bezalako programetan parte hartzea da. Hona hemen Euskal Herrian martxan dauden proiektuen mapa mintzalaguna.eus eta praktikatu.blogspot.com webguneen eskutik.